XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Antilope ahuntza Mundu Berrian bizi duzu soilik.

Ipur gainean xerlo zuria.

Ilunabarrean tenk egiten dute.

Nahikoa eta gehiegi ibilli dira eta etzateko ordu da.

Etzan dira, muturrak eta kopetak haizeari buruz-buru.

Bisonte ar zenbait inguruka, bazterretan zer berri.

Otsoak hurbilean dituzte, kumeei erasotzeko prest.

Adarkada bat aski dukete otsoez beste egiteko.

Sarraskia eta hondakinak koioteek garbituko dituzte.

Larre Haundiko jaun haundi dira bisonteak.

Betidanik bizi dira ordeka zabalotan, beti buru makurrik eta bazka gozotan larrean, hegaztin talde haundiak atzetik segika dituztela.

Udaberrian, iparralderat jotzen dute bazka berrien bila; udazkenean berriz hegoalderat, elurrari iheska.

Ez mila, eta ez ehun mila, miloika dira....

Baina historiok guztiok, ipuiak ohi diren bezala, lehen garai batetakoak dira.

Orain dela ehun eta berrogeita hamar urte gertatzen zirenetakoak....

Gizon zuriak, bere itxitura, fusil, zizpa eta besterekin bisonteez ezagupidea egin baino lehenagokoak.

ANTILOPE-AHUNTZA.

Bisonte taldeen inguruan, antilope ahuntzak bizi dituzu.

Bisonteak nondik nora dabiltzan, eta zerbaiti oldartzeko prestaerak egiten ari ote diren jakitea, derrigorrezkoa dute.

Zerbaiten zantzua delarik, zantzuaren berriak batetik bestera eginen du, aitzinadanik duten seinale harrigarri batez.

Ipur xuntxurraren gainean ile zuri mordo bat dute, borla baten eitekoa eta espejo-ispilu deritzatena.

Animaliaren begi borobil haundiek zerbaiten zantzu xarra atzeman dutenean kilometro askotara ere izan dezakete zantzuaren berri ipur xuntxurreko xerloa harrotu, gora jaso eta ihesi joanen da.

Ihesari eman zaion antilopearen ile mordo zuriaren dirdaia beste antilope batek ikusi orduko, honek ere bereari gora eraginen dio eta ihesari emanen zaio ziztu bizian.

Aitaren batean Larre Haundia xerlo zuriz beterik ikusi da.

Antilope-ahuntza noiz hezurtuko eta xikituko prest daude beti otsoak eta koioteak.

Antilope emea, adarrik ezean bista argi-argiaz, belarri zorrotz-zorrotzez eta usna fin-finez baliatuko da horien ihes aldegiteko.

Korrikalari aparta da.

Distantzi luzetan, orduko 65 kilometro egin ditzake.

Ba da zerbait!.

Ezin dagozke geldi, beti ibili eta ibili.

Noiz nahi ikus daitezke horietako bi munoez bestaldera izkutatzen, apustuan iduri....

Tikiei ere korrika irakatsi behar eta, hori dela eta egiten dute saio ederrik.

Ahuntz umeak abiadan atera dira belarren artetik... aita-amak aztalen atzetik dituzte, hauk ere abiada guztian.

Gerta ere gertatzen da jolasgura direla.

Horien jolas mota gauza jakina da:.